DATA: 2018/10/19
TOKIA: BASOZELAI GIZARTE ETXEA
BERTARATUAK: 31
GAI-ZERRENDA:
- Zuzendaritza Taldearen aldaketaren berri ematea. Kide berriak aurkeztea, eta adieraztea bakoitza zein batzordetan ariko den.
- Lehendakaria: DAVID
- Lehendakariordea: CARLOS
- Diruzaintza: RAQUEL eta CARLOS
- Eskola Kontseilua: SAIOA
- WEBGUNEA: CARLOS
- Goiztiarren zerbitzua: CARMEN
- Euskara Batzordea: NEREA
- Eskolaz kanpokoen Batzordea: RAQUEL eta MÓNICA
- Liburu Batzordea: SAIOA eta ITXASO
- Jantoki Batzordea: CARMEN eta ESTI
- Kirol Batzordea: DAVID
Beren burua aurkeztu, eta nork bere batzordearen helburuak azaldu ditu.
Zuzendaritza Taldeko kideen argazkiak jarriko ditugu ikastetxeko iragarki-taulan, arduradun bakoitzaren batzordea adierazita. Horrela, gurasoek aukera izango dute haiekin zuzenean hitz egiteko.
Hilero bilduko da Guraso Elkartea, eta bileraren edukia argitaratuko dugu iragarki-taulan, webgunean eta Facebooken.
Iradokizun eta kexetarako postontzia egongo da, atezainaren etxe ohian. Gurasoek iradokizunak egin ahalko dituzte, nahi dutenari buruz (hitzaldiak antolatzea, irteerak…).
Azaldu dute zein garrantzitsua den guraso laguntzaile taldea izatea, eta WhatsApp taldea ere egotea, haiekin harremanetan egoteko (ikasturtean zeharreko jarduerei buruz aritzeko, eta abar).
Proposatu dute guraso ordezkari bat edo bi egotea ikasgelako, Guraso Elkarteari ideia orokorragoak helarazteko.
- WEBGUNEA ETA POSTA ELEKTRONIKOA: Aurten, ikastetxerako WEBGUNE berria egingo dugu. Arduraduna: CARLOS
http://www.basozelai-gaztelu.eus
Eskolako aita batek dohaintzan eman du domeinua.
Webguneak aukera emango digu gurasoei informazioa emateko Guraso Elkarteak kudeatutako edota lagundutako jarduerei buruz.
Garrantzitsua da gurasoek WEBGUNEA erabiltzea (berriak, oharrak, kexak, iradokizunak… jarriko ditugu bertan).
Guraso Elkartearen helbide elektronikoa: ampagaztelu@gmail.com
Ahalik eta lasterren erantzungo diogu mezu bakoitzari.
- ESKOLAZ KANPOKOAK: Arduradunak: RAQUEL eta MÓNICA
Enpresa kudeatzailea: EDUKABILBO
Gurasoekin bilera izango da, 2018/10/23an, 17:15ean, Basozelai Gizarte Etxean. Enpresa kudeatzailea eta monitoreak izango dira bertan.
- DIRUZAINTZA: Arduradunak: RAQUEL eta CARLOS
Ikasturte honetarako diru-sarrera eta gastuen aurreikuspena eman dute.
- ESKOLA-ASEGURUA: MGS (IKASLARIN) da aseguru-enpresa.
Azaldu dute jantokira eta eskolaz kanpokoetara doazenek asegurua kontratatuta izan behar dutela.
Adierazi dute, era berean, jardute-protokoloak daudela haurrek izan dezaketen edozein istripuri aurre egiteko.
Gurasoek eskatu dute aseguru-enpresarekin biltzeko, protokoloen, estalduren eta abarren berri jasotzeko.
- 2017/2018 IKASTURTEKO MEMORIAK: Aurreko ikasturteko memoriak irakurri dituzte.
- ALERGIAK: Etengabe egongo gara harremanetan alergiak dituzten haurren gurasoekin, jarduera bakoitza umeen beharrizanetara egokitu ahal izateko, eta haur bat ere ez dadin geratu joan gabe.
Basauri, 2018ko urriaren 19a.
IGE